8. SAIOA - Apirilak 25 |
Gure hitz egiteko guneak aurrera jarraitzen dute eta maiatzaren 2an
hamargarren saiora heldu ginen. Apirilaren lehenengo egunetan ZOOM plataformaren
bidez hasi ginen elkarrekin hitz egiten eta etengabeak izan dira gure saioak, eta
denok parte hartu izan dugu, bakoitzaren ahalmenaren arabera.
9. SAIOA - Apirilak 28 |
Bestalde, talde berri bat sortzen ari gara. Taldea osatzeko eta talde horren
partaide sentitzeko, lehenik eta behin geure buruak aurkeztu behar izaten ditugu.
Hau da, nor garen besteei kontatzen diegu, gure zaletasunak, ohiturak eta abar
azalduz tantaz tanta. Horrela, bakoitzaren gustuak, ekintzak eta proiektuak
ezagutzen ari gara; eta haien artean:
…bertsolaritza
zaletasuna,
olerki eta
liburuen sormena,
kantak eta
patchwork eskulanak,
“asko maite zaitut” bloga Alemanian,
bingoak euskaraz
Zarrakaztelun,
etorkizun berri bat Euskal Herrian,
“harri
mugikorra”, izadiaren misterioren bat, Tandilen,
txirringaz
egiten diren bidaiak kanta ederrekin josita,
euskal abestiak
marrazkietan ezkutatuak,
txorien
ikerketak eta udaltzainen lana,
San Nicolaseko
euskal etxeko hitzaldiak,
euskaldunak Euskal Herritik kanpo
eta abar...
Gainera, taldearen funtzionamendua hobetzeko asmoz, moderatzaile aldaketa
egitea erabaki genuen. Beraz, saio bakoitzean moderatzaile berri bat izaten
dugu. Hori dela eta, zortzigarren
saioan Marijerekin aurkezpenak oso
modu atseginean egin genituen. Bestalde, omenaldi moduan, Gernikaren
bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratuz, “Gernikako arbola” elkarrekin abestu
genuen.
Bederatzigarren saioan Bati izan genuen moderatzaile eta bere gitarrarekin
etorri zitzaigun. Denok gure kanta edota asmatutako bertsoak abestu genituen;
haien artean, abesti ezagunak: Lehenengo ikasgaia, Bagare, Loretxoa, Baga higa biga,
Donostiako martxa, haur kanta bat, Esperantza bizitzarentzat olerkia, besteak
beste.
Eta hamargarren saioan, Ainararen eskutik, olerki saioa izan genuen,
te literario moduan. Bakoitzak bere gustuko olerki bat irakurri genuen eta bukatzeko,
denon artean olerki bat osatu genuen.
Hona hemen taldean egindako olerkia:
OLERKI KATEATUA
Haurretan
bihotza
bihotzean
mundua.
Munduan
injustizia
injustiziaren
atzean boterea
boterean
erregeak
10. SAIOA - Apirilak 2 |
erregeak
Versaillesen
Versaillesen
pobreak.
Nere etxe
pobrea, erregeena baino hobea
hobea
sinesgaitza
sinesgaitzean
maitasuna
maitasunean
euskara
euskaran
guztiok
guztion
hegalak
hegaletan
askatasuna.
Olerkariak:
Luis Betanzos, Aniceto Ajuriagogeaskoa, Gotzon
Batikon,
Miguel Gonzalez, Valeria Oyarzabal, Ines
Castiella,
Oier Saratsua, Beatriz Poume, Raul Alfaro,
Leire Zabala, Andrea Bella, Ainara
Maia
Batzen
gaituena, maite duguna, maite dugulako, EUSKARA
0 Iruzkinak