1. saioa - apirilak 3 |
3. saioa - apirilak 7 |
Konfinamendua dela-eta denok etxean gaude, batzuk familiarekin, beste batzuk bakarrik. Mundu osoan egoera antzekoa da, eta agian horregatik besteengandik hurbilago sentitzen gara.
Gaur egun, bakarrik egon arren, teknologia berriek elkarrekin egoteko aukera ematen digute. Egunero zerbait berria ikasten dugu eta kasu honetan ZOOM tresna nola erabiltzen den ere ikasi dugu.
5.saioa - apirilak14 |
Orain inor ez dago urrun, klik batekin itsasoa zeharkatzeko gai gara eta hainbat gune birtualetan egoten gara elkarrekin.
Hau da, komunikatzeko modua aldatu egin da, erabat aldatu da. Prozezu guztietan bezala, egokitzapena beharrezkoa izaten da, gauza berriak ikasteko, dakiguna partekatzeko, gune sozialak transformatzeko...
Apirilaren 3an hasi ginen berbalagun batzuk ZOOM bidez elkarrekin hitz egiten eta handik aurrera asteartero eta larunbatero batzen gara, lagun berriei ere bertan sartzeko aukera emanez.
Jende berria ezagutzea, euskaraz hitz egitea eta horrela euskara indartzea eta zabaltzea hartu ditugu helburutzat.
Proposamen hau hainbat taldetara zabaltzen dugu, edozein lekutako lagunak elkartzen gara.
Batzuk kuxkuxeatzera sartzen dira hasiera batean, nor dagoen ikusteko, zertan datzan proposamena jakiteko...
Egia esan, lagun batzuk behin bakarrik sartu dira, baina beste batzuk behin baino gehiagotan izan gara partaide.
Ekimen honi hasiera eman genion eta proposamenak ongi etorriak izaten dira, baita aholkuak ere.
Talde berri bat sortzen ari gara eta topaketa bakoitzean aberastu egiten garela nabari da. Bakoitzak bere onena jartzen du eta hori txalotzekoa da, denok daukagu zerbait partekatzeko eta.
Batzen gaituena EUSKARA da; horrela hegoak ematen dizkiogu euskarari, eta euskaraz bizitzeko oparia jasotzen dugu, munduan zehar euskara maite dugun jende zoragarria ezagutzeko aukera.
6. saioa - apirilak 18 |
testua: Ani eta Andrea
1 Iruzkinak
eskerrik asko zuei...
ErantzunEzabatu