Aurten, maiatzatik aurrera, Euskara Ikasleak eta irakasleok: Martin Zabalza, Laura Moreno eta Andrea Bella elkartzen hasi gara Euskarari beste arlo bat emateko nahian, Euskara mintzatzeko eta aurrera eramateko.
Euskaro euskal etxean lehenengo hiru bilerak egin genituen, janaria eta edaria eraman genituen eta jokoak, abestiak eta euskal dantzak egin genituen.
Fivuko ikasleek bilera berezi hauetan parte hartu zituzten, bai Haize Hegoa eta Euskaro euskal etxekoek, bai San Joseko euskal etxekoek.
Eusko Indarra dantza taldearen dantzari batzuk Euskarora joan ziren eta euskal dantzak egin zituzten ikasleekin batera.
Errepikatzeko gogoarekin bukatu ziren bilerak eta hurrengo hilabete arte esanez agurtu genion elkarri.
1 Iruzkinak
Ikusten dudanez oso gogotsu zabiltzate euskararen alde. Batzuetan inbidia apur bat ematen didazue, Euskal Herritik hain urruti eskararen alde egiten duzuen lana ikusita. Guk ere ekiten diogu hemen, baina normalagoa dela esan daiteke, betiko euskaldunak garelako. Bai, egia da, hemen ere hainbat euskaldun berri jo eta ke. Guzti horrek gure animoak biztu egiten ditu eta gure hizkuntzaren etorkizuna baikorrago ikusten lagundu. Eskerrik asko eta jarraitu horrela. Besarkada handi bana Euskal Herritik
ErantzunEzabatu