2. Euskal Asteburu Pasa - helduera



Irailaren 23an 2. Euskal Asteburu Pasa hasi zen Uruguain eta iazko leku berbera aukeratu zen topaketa hau egiteko. 


Fivuko ikasleak eta irakasleok Montevideotik eta San Josetik Santa Lucía del Este-ra joan ginen asteburu honetan parte hartzera.


San Josekoak iritsi ziren lehenengo eta Uruguaiko bandera eta Ikurriña zintzilik jarri zituzten.
 






TTxabolak banandu genituen eta bazkaria antolatu egin genuen. 




Bazkaltzen genuen bitartean, bakoitzak bere burua aurkeztu zuen eta irakasleok ikasleei zapi bana eman genien.










Denon artean Luak aukeratu zuen abestia abestu genuen: "Sardina bat..."

























Leku guztietan euskarazko hiztegiak eta esaldiak itsatsi genituen eta azkenean dena zegoen prest Euskara erabiltzeko eta praktikatzeko.
































Argitaratu iruzkina

2 Iruzkinak