2. Euskal Asteburu Pasa - larunbat goizean


Larunbatean  gehienok goizean goiz esnatu ginen. Gutxi lo egin arren elkarrekin egoteko gogoak esnatu gintuen.
Bi ikasle gehiago iritsi ziren:  Xabi goizean goiz iritsi zen, Julio, berriz, bazkal ostean.

Kamiseta berdeak eta zapi gorriak ipini genituen eta taldeko argazkia egin genuen.
Andreak korrika argazkian ateratzeko



Lehen egunetik "Lagun ezkutua" jolasten hasi ginen denon artean: kutxa batean mezu sekretuak ipintzen genituen, euskaraz jakina!



Arratsalde lasaia izan genuen: batzuek siesta egitera joan ziren besteok atsedena hartu genuen bakoitzak bere modura.






 Askaria hartu eta gero txangoaren denbora: denok hondartzara! Taldeko txikienek ikurriña eraman zuten.

 Hareatzan  taldearen izena idatzi genuen eta gero harriz bete. Oso polita geratu zitzaigun!











Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak