Goizean goiz Cristina iritsi zitzaigun eta berehala taldean nahastu zen.
Zenonek sua piztu zuen, egunero bezala...
Gosaldu ondoren batzuk hizketan eta kartetan gelditu ziren, besteok txango berri bat egitera joan ginen.
Oraingoan, Julio izan zen Ikurriña eraman zuena eta iritsi ginenean hareatzan jarri zuena.
Egun paregabea izan genuen Santa Lucia del Esteko hondartzan. Hotza egon arren, eguzkiaren beroa nabaritzen zen.
Aurreko egunean egin genuen idazkia, han zegoen, hondartzan...
Korrika egitera joan ziren Xabi eta Andrea kostaldetik. Lehen aldiz egiten zuela hori esan zuen Xabierrek...
Oinak busti genituen batzuk, harri gehiago bildu zituzten besteek.
Eta han geratu zen gure marka, itsasoak eraman arte...


0 Iruzkinak