6. Asteburu pasa

 

2022ko abenduaren 17an eta 18an, F.I.V.Uko Carmeloko eta Montevideoko irakasle eta ikasleak, asteburua euskaraz pasatzera joan ginen.

Ibilaldiak, jarduerak eta jolasak burutu genituen, baita patata-tortilla lehiaketa, pintxoak...

Gauean, suaren inguruan euskal kantak abestu genituen eta bat-bateko txalaparta jo genuen!

Hurrengo egunean: "Quesada"tailerra, pintura eta koadernaketa-tailerrak burutu genituen.


Giroa bikaina izan zen, eta aldi berean egiten ziren, munduko futbol txapelketako finala ikusten eta bertsolari txapelketaren finala entzuten ere egon ginen, denok batera.


Orain, pentsatzen ari naiz ederragoa ezin  zela izan; adin eta herri ezberdinetakoak izanik, diasporakook elkartuta  euskal kulturari diogun maitasunari esker, izugarri gozatu genuela!



Egilea: Noel Abella 

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak